español | euskera
VILLANAÑE, ARABA
2024 | 11 | 11

Web Bidezko Erreserbak

Heldu
Irten

Blogeko Berriak

Ongi etorriak Orlegy Landa-Etxera

Webgune honen bitartez gure etxe eta ingurunea ezagutzera gonbidatu nahi zaituztegu.

Orlegy Landaetxea Bilamane (Villanañe) herriaren erdigunean kokatuta dago, Gaubea haranaren puntu turistikorik garrantzitsuenetariko batetan hain zuzen ere. Valderejoko Parke Naturala nahiko hurbil daukagu, horregatik bertan egin daitezkeen ibilaldi eta pasealdiak ezagutzera animatzen zaituztegu. Baita haraneko beste hainbat leku bizitatzera animatu behar zaitugu, hemen aurkituko dituzunak beste inon topa ezin daitezkeelako. Adibidez, Añanan dauden gatz haranak aintzinaroan "urre-zuri" gisa ezagututako gatzaren adierzgarri garrantzitsuenetarikoa mundi mailan. Beste bisita miresgarri bat gure herrian bertan dagoen Varonatarren Dorretxea izango da, arabako lurraldean kokatzen diren defentsarako eraikuntzetatik hobetu kontserbatuta dagoena.

Orlegy Landaetxea etxe osoko alokairu modalitatea duen ostatua dugu, bere barnean hiru logela bikoitz (bere bainugelarekin), sukaldea, egongela-jangela aurrekaldeko lorategirako irteera zuzenarekin, kanpokaldean egoteko altzariak dituen porchea, lorategia eta kotxea aparkatzeko leku pribatua ere baditu.

E-maila: casarural@orlegy.com - Telefonoa: 653 73 91 82
Irontec-ek garatua